Ekozidio

Gerrak inpaktu handia du ingurumenean.
Ekozidioaren aurkako kartela.

Ordenamendu juridiko batzuetan, ekozidioa ingurumenean edo ekosistema batean gizakiak edo beste espezie batek sorrarazitako kalte larria da, hango izaki bizidunen biziraupena arriskuan jarri eta ingurumena guztiz suntsitzera ere hel daitekeena.

Stop Ecocide International erakundeak aditu indepeendienteen talde baten bitartez honelako definizioa sortu zuen:

Ingurumenean kalte larria, zabala edo iraunkorra eragiteko probabilitate handia dagoela jakinda egiten den edozein ekintza arbitrarioa edo legez kanpokoa.[1]

Horrez gain, hainbat esanahi zehazten dira:[1]

Arbitrariotzat hartuko da aurreikusitako abantaila sozial edo ekonomikoari dagokionez nabarmenki gehiegizkoak izango liratekeen kalteei jaramonik ez egiteko ausarkeriazko egintza.

Kalte larritzat joko da inguruneko edozein elementutan oso kaltegarriak diren aldaketak, asaldurak edo kalte nabarmenak eragiten dituen kalteak, giza bizitzen edo baliabide natural, kultural edo ekonomikoetan eragin larriak barne.

Zabala ulertuko da eremu geografiko mugatu batetik haratago doazen kalteak, estatuko mugetatik haratago doazen edo ekosistema oso bati edo espezie bati edo gizaki kopuru handi bati eragiten dioten kalteak.

Kalte iraunkortzat ulertuko da itzulezina den kaltea edo birsorkuntza naturalaren bidez arrazoizko epean konpondu ezin daitekeen kaltea.

Ingurumenak Lurra, bere biosfera, kriosfera, litosfera, hidrosfera eta atmosfera esan nahi du, baita kanpoko espazioa ere.

  1. a b (Gaztelaniaz) «El ecocidio: todo lo que necesitas saber» verdeagua (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search